Ongi etorri Pagadi Tabernara
Pagadi familiako baserriaren izena da; Urdaneta (Aia) auzoan dago.
Pagadi taberna 1996ko maiatzaren 17an sortu zen Igor eta Mikel Torre Mendizabal anaiek abentura horren aldeko apustua egin zutenean. Aholkulariak Angel eta Manoli gurasoak izan ziren; Aiete tabernaren jabeak.
Petri Sanchez sukaldari bikainaren laguntza eta jakinduria dituzte.
Igorrek prestakuntza Aiete tabernan, Iturriozen eta Aloña-Mendin jaso zuen.
Gaur egun, Igor Torre eta haren emaztea, Beatriz Sistiaga, dira hango arduradunak.
Sukaldeko arduradun gisa Petri Sanchezek jarraitzen du eta Maite Ayucar du laguntzaile; barran Cristina Cortes eta Aurkene Diez egoten dira eta guztien artean laneko talde bikaina osatzen dute.